Denak gira bakegileak !
Uztailaren 10eko martxa iruditan.

Uztailaren 10eko martxa iruditan.

Denbora badoa! Orain presoak! Ion, Jakes eta Unai gurekin !

31 urte pasa dira Unai Parot , Jon Parot, Frédéric “Xistor” Haramboure eta Jakes Esnal, 1990eko apirilean atxilotu zituztenetik. Lau presoek 32garren urtea hasi zuten apirilaren 8an askatasunik gabe. Frédéric “Xistor” Harambourek baldintzapekoan etxean betetzen du kartzelaldia zaintza elektronikopean, 2020ko azaroaren 24tik.

Iraganaren irakurketak sor ditzakeen ezberdinetasunetaz haratago, militante hauen askatasuna ezinbestekoa den zerbait bilakatu da lurralde mailan. Ezinbesteko etapa bat.

Eztabaida, ezin daiteke burdin barren gibeletik egin ! Euskal Herriko jendartea bilakaera erradikal bat espero du euskal presoen gaiaren inguruan. Euskal jendartea prest da urrats guztiak laguntzeko eztabaidaren bidean, eta ondotik gatazkaren biktima guztien inguruan eta justizia trantsizionalaren inguruan.

31 urte, 31 km ! Bete dituzten kartzelako urteak bezainbat kilometro eginen ditugu gaur. Beraz abiatu gaitezen, 5etan Donibane Lohitzunera iritsiko gira, nun manifestaldia eginen dugun Zaldien digatik.

 

{“type”:”inserter”,”blocks”:[{“clientId”:”d01bd1e6-c5f0-49df-aaa5-e1555d932a5b”,”name”:”core/gallery”,”isValid”:true,”attributes”:{“images”:[],”ids”:[],”imageCrop”:true,”sizeSlug”:”large”},”innerBlocks”:[]}]}