Denak gira bakegileak !
Uztailaren 10eko martxa: Argibide praktikoak

Uztailaren 10eko martxa: Argibide praktikoak

Martxak 31 km egiten ditu, Baionatik abiatuz, Angelu, Biarritz, Bidarte, Getari trebeskatuko ditugu. Donibane Lohitzunen bukatuko da manifestaldi batekin hitzordua arratsaldeko 5etan Zaldien digatik. Martxa nagusiki itsas bazterretik pasatuko da, eta bere zailtasun bakarra da luzea dela. 5 etapa eta hitzordu desberdinekin antolatu dugu (ikus azpian). Etapa batean edo gehiagotan parte hartu nahi baduzu izena emaitea aholkatzen dugu. Etapa osorik ere ez baduzu egiten izena eman, bitarteko hitzorduak badira, horrela parte hartzaile kopurua aurreikusten ahalko dugu antolaketarako. Izena eman hemen : https://forms.gle/g1tznQk2P3rQHGmj6

Osasun egoera ikusirik, parte hartzaile guziei ura eta jatekoa berarekin ekartzea eskatzen diegu (urari dagokionez martxaren ibilbidean ura hartzeko guneak izanen dira baita logistikak aurreikusiko du ur kopuru bat badaezpada). Eguerdiko bazkaria pik-nika izanen da, bakotxak berea ekarri beharko du, Biarritzeko Atalai gunean eginen dugu.

Martxa osoan sokorritzaile ekipa bat izanen dugu gurekin. Ez ahantz uda betean girela, beraz eguzkitako krema, txapela eta ur kantitate bat aurreikusi (bederen litro bat) otoi.

Parte hartzaile bakotxa antolatu beharko da abiatze gunera hurbiltzeko baita helmugatik sartzeko (ez dugu nabetarik antolatzen jendea berriz ekartzeko, halere ibilbide osoan Chronoplus, autobus eta treina hartzen ahal da erreski).

Ibilbidea:

1.Etapa Baiona – Angelu La Barre (6km, 8:00-10:00)

– 8:00 abiatzea Roland Barthes zelaigunean (Material banaketa, abiatze argazkia, hitz hartzea). Abiatzea 8:30tan izanen da.

– 9:15 Portuko itzulgunea (France Asia)

– 9:45 Laket portua Angelu

– 10:00 La barre Angelun heltzea pausa 15 min.

 

2.Etapa Angelu – Biarritz (7km, 10:00-12:00)

– 10:15 La barre Angelu

– 11:00 Amodiozko ganbararen kioskoan

– 11:30 Biarritz Itsas argia (Enperatrizaren bulebarreko bide gurutzean)

– 11:45 Palazio hotela (itsas bazterreko pasalekuan)

– 12:00 Heltzea Atalaian (bazkari pik-nika oren 1)

 

3.Etapa Biarritz – Bidarte (7km, 13:00-14:50)

– 13:00 Portu zaharra Biarritz

– 13:15 Itsas bazter ederra plaza Biarritz

– 14:00 Ilbarritzeko itzulgunea (Bidarte sartzea)

– 14:35 Heltzea Bidarteko plazan (pausa 15 min)

 

4.Etapa Bidarte- Getari – Akotz (5km, 14:50-16:00)

– 14:50 Bidarteko plaza

– 15:20 Uhabia hondartza

– 15:35 Getariko portua

– 16:15 Akotz Lafiteniako itzulgunea

 

5.Etapa Akotz – Donibane Lohitzune (5km, 16 :15 –18 :00)

– 16:15 Akotz Lafiteniako itzulgunea.

– 16:30 Erromadi hondartza

– 17:00 Zaldien diga MANIFESTAZIOA (Thiers boulebarra / Victor Hugo boulebarra / Portua / Luis XIV plaza)

– 17:45 Hitz hartzea Luis XIV plazan

Izena eman hemen : https://forms.gle/g1tznQk2P3rQHGmj6

Itzultzeko autobus lineen ordutegiak :

Donibane Lohitzune – Getari – Bidartz – Biarritz – Baiona

Bidarte – Biarritz Herriko etxea

Biarritz Herriko Etxea – Barra Angelu

Biarritz Herriko Etxea – Baiona Herriko Etxea

Amodio Ganbara – Barra – Baiona Euskaldunen plaza