Denak gira bakegileak !

Nor gira?

2011ko urrian iragan zen Aieteko nazioarteko konferentzia. Handik hiru egunera, ETAk, ekintza armatuak bertan behera uzten zituela iragarri zuen eta bake prozesua abiatu zen Euskal Herrian.

Arlo instituzionaletik haratago, elkarteak, militanteak, atentatuen biktimak eta ordezkari politikoak antolatzen eta elkartzen hasi ziren gatazka konpondu nahian. 

Baina, ETAk bere armategia modu ordenatuan eta nazioarteko kontrolatzaileen begiradapean itzuli nahirik ere, frantziar eta espainiar gobernuak ez dira prozesuan engaiatu, armategia kontroletik kanpo uztera arriskatuz.

Bake prozesuan engaiatzea ukatu ondoan, gizarte zibileko hiru pertsonalitate, Michel Berhocoirigoin, Jean-Noël Etcheverry « Txetx » eta Michel Tubiana, ETA erakunde armatuarekin kontaktuan sartu ziren bere armategiaren ardura hiruengain utz zezan. 

2016ko abenduaren 16an, hiru pertsonek ETAren armategiaren %15a itzultzera zihoazen. Beste bi pertsonekin batera, frantziako poliziak atxilotu zituen, eta askatu, tokiko jendearen mobilizazioari esker. « Bakegileak » izendatu zituzten. Horren ondotik, beste hamarnaka pertsona elkartu zitzaizkien eta armagabetze eguna antolatu zuten 2017ko apirilaren 8an. Egun arrakastatsua izan zen eta momentu historikoa Euskal Herriarentzat.

Armagabetzea eta 2018ko maiatzaren 3ko ETAren desegitea aitzinamenduak izan dira gatazkaren eta ondorio ezberdinen konponbidean : preso eta iheslarien egoeran eta biktima guztien ezagupenean.

Euskal Herriko gizartea bere historiaren orri berri bat idazten saiatzen ari da azken urteetan.