Denak gira bakegileak !
Ion, Jakes, Unai gurekin! 31 urte aski da!

Ion, Jakes, Unai gurekin! 31 urte aski da!

Joan den asteburutik Baiona eta Donibane Lohitzuneko erdiguneak 31km ordura mugatuak dira !

Uztailaren 10eko martxara arte iraunen duen ekimen parte hartzaile bat bultzatu nahi dugu, Ion Parot, Jakes Esnal eta Unai Parot 31 urte preso direla salatzeko. Ekimen sinplea da : herri zentro guzietan diren 30km orduko panelak moldatu 31km ordura. Horrela, ez dugula onartuko preso hauek urte bat gehiago preso egotea aldarrikatu nahi dugu, aski da ! Denbora badoa ! Ion, Jakes eta Unai gurekin !

Nola parte hartu 5 etapatan:

1- Gurekin harremanetan sartu pegatinak berreskuratzeko laguntzaile.artisans@gmail.com edo inprimatu azpian den prototipoa (esku lan piskat)

2- Zerrendatu zure herriko 30km oduko panelak.

3- Kasu panel batzuk gora dira beraz aurreikusi zurubi bat, edo pertsona baten gainean igotzea… (ikus argazkiak)

4- Eman pegatina 0-a gainean edo inprimatu duzun prototipoa moztua itsatsi.

5- Hartu argazki bat eta igorri laguntzaile.artisans@gmail.com (argazkian agertu behar dira parte hartzaileak eta paper bat nun idatzia den zuen herria eta #letempspresse #OrainPresoak)