Denak gira bakegileak !
Denbora badoa! Orain presoak ! 31 urte 31 km

Denbora badoa! Orain presoak ! 31 urte 31 km

Denbora badoa! Orain presoak!

31 urte, 31 km, uztailaren 10 an martxa.

31 urte pasa dira Unai Parot (1), Jon Parot, Frédéric “Xistor” Haramboure eta Jakes Esnal, 1990eko apirilean atxilotu zituztenetik. Lau presoek 32garren urtea hasi zuten apirilaren 8an askatasunik gabe. Frédéric “Xistor” Harambourek etxean betetzen du kartzelaldia zaintza elektronikopean, 2020ko azaroaren 24tik.

Iraganaren irakurketak sor ditzakeen ezberdinetasunetaz haratago, militante hauen askatasuna ezinbestekoa den zerbait bilakatu da lurralde mailan. Ezinbesteko etapa bat.

Gainditu beharreko etapa bat da, 2011ko urriaren 17an Donostian abiatu zen bake prozesuak indartua eta iraunkortua izan behar baitu ! Kasik 10 urte pasa dira baina testuinguru juridikoa, gizarte mailakoa eta politikoa kontrakoa dira, segurtasun osoan oinarritua hexagono mailan. Eta horrek arrunt kezkatzen gaitu.

Testuinguru eta lerratze politiko kezkagarria.

Urteak dira, zinezko lerratze baten lekuko girela terrorismoaren kontrako ildoan. Lerratze horrek, Euskal Herriaren errealitate politiko eta sozialaren irakurketa, eta euskal presoengan duen erabilera juridikoa itxuragabetu du denboran.

Baldintzapeko askatasuna eta bake prozesua.

Aieteko bake konferentzia aitzin baldintzapeko askatasun eskaera batzuk onartuak baziren ere, 2011ko urriaren 17tik bilakaera bat izan du gai honek.

Magistratuek, ETAk ez zituela armak uzten edo ez zela desegiten aipatzen zituen lehenik, berrizkadura arriskuak azpimarratuz.

Gaur egun, nahiz eta Epaileek eta (Kondenen Aplikaziorako

Epaileek, baldintzapeko askatasunak onartzen dituzten testuinguru politikoa kontutan hartuz, Terrorismoaren Kontrako Ministerio Publikoak edo PNAT-k, desordena publikoa eta arriskua aipatuz, harresi bat idekitzen dio bake prozesuarentzat beharrezkoa eta logikoa den bideari.

PNAT-k konfrontazioa nahiago du.

2019ko uztailean sortu zenetik, Terrorismoaren Kontrako Ministerio Publikoak nahiago du konfrontazio logika erabili. Mikel Barriosen kondena murrizketa ukatzeak, edo Fernandez Aspurz kondenaren ondotik zaintzapean ezartzen saiatzeak, iraganekoa den logika berretsi besterik ez du egiten ! PNAT-n hartutako joerak ez die, Estatuaren instituzioek elikatu behar dituzten bake prozesuaren exigentziei erantzuten. Euskal Herriak bilakaera haundiagoak ezagutu ditu, dudarik gabe !

Ion Paroten eta Jakes Esnalen epe muga juridikoek izanen duten irtenbideek kezkatzen gaituzte. Zer espero behar dugu ? Ez dugu, Xistor Haranburuk izan duen beste irtenbiderik onartuko !

Jon, Jakes, Unai gurekin !

Nahiz eta ez den aldaketarik ikusten Paristik, mugimenduak ikusten dira Madrilen. Ehun bat preso Euskal Herritik hurbiltzeak eta gradu aldaketek, perspektiba berriak idekitzen dituzte.

Nola gorde daiteke Paris botereen banaketaren gibelean, Ion Parotek, Jakes Esnalek eta euskal presoek orohar pairatzen duten jazarpen juridikoa justifikatzeko ?

Eztabaida ezin daiteke burdin barren gibeletik egin ! Euskal Herriko jendartea (hautetsiak eta jendarte zibila) bilakaera erradikal bat espero du euskal presoen gaiaren inguruan. Euskal jendartea prest da urrats guztiak laguntzeko eztabaidaren bidean, eta ondotik gatazkaren biktima guztien inguruan eta justizia trantsizionalaren inguruan.

Horretarako, ondoko asteetako mobilizazioa erabakigarria izanen da.

Denbora badoa ! Orain presoak!”

31 urte, 31 km ! Bete dituzten kartzelako urteak bezainbat kilometro eginen ditugu. Oroit, martxa hau, milako bat pertsonek maiatzaren 8an, Xuberoa, Baxe Nafarroa eta Lapurdiko dozena bat mendi igo ondoan heldu dela.

Uztailaren 10ean, Baionatik abiatuko gira 8.00etan. Ibiltariak Angelu, Biarritz, Bidarte eta Getariatik pasako dira eta Donibane Lohitzunera iritsiko gira 17.00 aldera. Bertan hitz hartze bat izanen da hiri erdian. Martxa gehienbat kostatik pasako da. Ibiltarien kopuru bat izaiteko izen emaiteko fitxa bat sarean emanen dugu helduden astetik goizti, baita detaile teknikoak emanen.

  1. Unai Parot, Espainian epaitua eta presondegiratua, espainiar legeriaren menpe, beste hiru presoak ez bezala.