Denak gira bakegileak !
Kondena heriotzeraino ? 30 urte Aski da ! Mobilizazio eguna

Kondena heriotzeraino ? 30 urte Aski da ! Mobilizazio eguna

Egun on deneri eta milesker prentsaurreko honetara hurbildu zareten guzieri.

Jada erran dugu, eta orai hortan gira : 2020 urtea, urte berezia izanen da gure prozesuarentzat :

— Presoen gaian, gobernuarekiko elkarrizketan, bi ardatz finkatuak genituen: Bat, salbuespen neurrietatik ateratzea lege arrunta aplikatzeko. Bi, lege arrunta adaptatzea bake prozesuari, munduko konfliktu guztietatik ateratzeko egiten den bezala, justizia transirionala martxan jarriz. Presondegia ez baita konpatible elkar bizitzarekin, 10 urte direlarik armak isildu direla, 3 urte ETA erakundea desarmartua dela, eta 2 urte ETA erakundea desegin dela.

— Lehen ponduan urrats haundiak egin dira, dena ez bada bukatu ere. Bainan, sobera denbora bada orain prozesua geldirik dagoela.Une larrian gira. Igor Gonzalez Solaren heriotzak trixteki orroitarazi dauku egoeraren larritasuna. Salatu dugun bezala, heriotza hori ebitatua izan ziteken.

— Denbora joanago eta harriskuak haundiago dira. Frantziako presondegietan ere hortan gaude, ikusten dugularik prokuradorearen jarrera probokatzailea.

Eta, ez dezagutela, ezin onartua dena, justiziaren independentziaren argumentoarekin justifika ! Ardura osoa gobernuarena da! Nahi badu, mezuak pasatzen ahal ditu! Nicole Belloubet ministro ohiak berak konfirmatu zuen berriki prentsa publikoan: « Dans notre système français, c’est un système hiérarchisé pour les procureurs. (…). Le gouvernement détermine la politique de la nation donc la politique pénale. C’est moi qui détermine la politique pénale sous l’autorité du Premier ministre, (…) et donc je peux donner des instructions générales aux procureurs généraux qui ensuite les répercutent. »

Hau da hain zuzen eskatzen duguna, gobernuak fiskaltzari eman diren aldaketak kontutan har ditzan. Herri huntan bake iraunkor eta osorako baldintzak eraikitzen ari dela, hots ez dela arriskurik, ez da atzera itzultzeko arriskurik.

Kondena heriotzeraino ? 30 urte Aski da ! Mobilizazio eguna

–Ondoko egunetan hitzordu nagusiak ditugu : Jakes Esnalen baldintzapeko askatasunaren dei auziaren emaitza irailaren 24-ean ; Xixtor Haranbururen baldintzapeko askatasunaren dei auzia ere egun berean dugu. Jon Kepa Parotek seigarren aldikotz eskatzen du baldintzapeko azkatasuna. Bide juridikoek frogatuko ote daukute agortuak direla ? Hala balitz, bide politikoa soilik gelditzen da eta konklusioak aterako ditugu.

Arma gabetzea ez dugu egin bide erdi gelditzeko !

Ez dugu bake prozesua usteltzera utziko !

Ez dugu historia errepikatzera utziko!

Ez dugu hiltzera kondenatzen duen kartzela gaztigurik onartuko!

Paris eta Madrilek, kosta ala kosta, bake bidean sartu beharko dute, ORAIN !

Irailaren 19 huntan mobilisazio egun haundi batera deitzen dugu jendea, aniztasunean, elkartasunean, determinazio osoarekin.

Egitaraua:

11ak-13H herri mailako mobilizazioak, Lapurdi, Baxe Nafarro eta Xiberuan

Basse-Navarre et Soule/ Baxe Nafarroa eta Xiberua :

12h30-14H30 autokarabana 3 zutabetan, abiatzeak Maule, Garazi eta Hendaiatik

14h30-15H30 : Bateratze pundua. Elgarretaratze jendetsua su-prefeturan. Azken hau egunaren momentu gorena izan nahi duenean.