Denak gira bakegileak !
Josu Urrutikoetxea zaintza elektronikopean askatua izan da.

Josu Urrutikoetxea zaintza elektronikopean askatua izan da.

Josu Urrutikoetxea, ETA talde armatuko militante ohia, Parisko dei auzitegian aurkeztua izan da atzo, hainbat euroagindu eta estradizio eskaera bat aztertzeko.

Urtea pasa preso dela, prozedura frantsesetan libre gelditu da. Dituen patologien ondorioz, bere osasuna arriskuan izan daiteke testuinguru sanitario hontan. Baldintza hauek salbu, askatasun eskaera guztiak ezeztatuak izan dira.

Atzoko auzian, Josu Urrutikoetxea askatzeko eskaera egin da. Fiskaltza askatzearen alde agertu da, zaintza elektronikopean. Epaileek Josu Urrutikoetxea askatzea onartu dute.

Ministerio publikoaren jarrera txalotzen dugu, espero izanez kartzela politikaren inflexio puntu bat izanen dela. Konbentzituak gara, kartzela politika, Euskal Herriko bake prozesuan eman diren urratsez elikatu behar dela.

Belloubet andereak, Justizia Ministroak adierazi zuenaren ildotik « Frantziaren gisako sistema hierarkizatu batean, gobernuak erabakitzen du nazioaren politika, eta beraz kartzela politika… ». Ministroak gehitzen zuen « agindu orokorrak eman diezazkiet prokuradoreei, ondotik aplika ditzaten ». Kartzela politikak Euskal Herriko bake prozesuaren aitzinamenduak kontutan har ditzan eskatzen dugu. Josu Urrutikoetxea bezala, Jakes Esnal, Frédéric Haramboure eta Jon Kepa Parot eta eri diren beste presoak askatuak izan daitezen eskatzen dugu berriz ere.

Perspektiba berriak ideki behar dira, mobilizazioa sekulan baino garrantzitsuagoa izanen da eta oroitarazten dugu mobilizaziorako deia luzatzen dugula irailaren 19rako.

Bake prozesua bururaino joan behar da. Ez da beste aukerarik!