Denak gira bakegileak !
IZAN BIDEA : Sare-ren dinamika berria.

IZAN BIDEA : Sare-ren dinamika berria.

Sarek hego Euskal Herrian abian jarri duen dinamika berria da hau; euskal preso eta iheslarien egoerari irtenbidea emateko urratsak eman eta kilometroak egitea da asmoa, herri honen elkarbizitzaren eta bakearen aldeko ibiltarien sare erraldoia osatuz.

Dinamika hau erronka batean oinarritzen da; 3.127.326 Km egitea! Euskal Herriak duen biztanle-kopurua. Hiru milioi kilometro egiten hasiko den hiru milioi biztanleko herri bat, xede bakarrarekin: bidea egitea; etxerako bidea, elkarbizitzarako bidea, bakerako bidea.