Denak gira bakegileak !
Irailaren 19an mobilizatzen naiz!

Irailaren 19an mobilizatzen naiz!

Zigorra hiltzeraino bete ? 30 urte aski da ! Irailaren 19an mobilizatzen naiz.

Oztopoz jositako bidea: euskal jendearte zibilak sustengatutako bake prozesua blokeo egoera batean da. Horren adierazle dugu, 2020ko apirilean Frantziako presondegietan diren hiru presok( Jakes Esnal, Ion Parot eta Xistor Haramboure) 31. urtea betetzen hasi direla espetxean. Frantzian epaituak izan ziren eta 1997ko ekainean kondenatu zituzten bizi osorako kartzela-zigorrera. Galdegin dituzten baldintzapeko askatsun guziak ukatu zaizkie, Terrorismoaren kontrako parketaren oposizioagatik, gobernuaren eraginpean. Mendeku gosez eta neurririk gabe hartutako postura hori nazioarteko bake prozesuetan finkatzen diren baldintzen kontrakoa da, izan ere, xedea bortizkeriak hunkitutako jendarteetan aterabidea eta bakea atzematea da.

Estatuaren eginbeharra. : 2019ko maiatzean, Emmanuel Macron, Frantziako presidenteak, deklaratu zuen Euskal Herria “eredu zela gatazka konponbidean eta armagabetzean (…) eta Estatuaren betebeharra zela mugimendu hori laguntzea. Historia errepika ez dadin…”. Mezua hitzez hitz gorde dugu eta erronka erabakigarritzat hartzen dugu.

Zigorra hiltzeraino bete ? 30 urte aski da : dinamika hau Bakea Bidea eta Bakegileak mugimendu zibilek abiatu  dugu. Ukatze horien parean altxatuko gara, gibelean heriotzera eramanen dituen kondena bat gordetzen baita. Hori dena prozesu honen testuinguruan, bere ardatzak presoen eta gatazkaren biktimen geroa, elkarrizketarako espazioen sorrera eta elkarbizitza direlarik.

Irailaren 19ko mobilizazio eguna: egun horrek etapa berri baten eta ekintza berrien abiatzea markatu nahi du. Egun osoan hainbat hitzordu antolatuko dira Ipar Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan, bateratze-une handi batekin.

Egun hori antolatzeko, denen parte-hartzea behar-beharrezkoa da . Horretarako, laguntzaile dei handia egiten dugu, tokiko ekintzak antolatzeko baita bateratze-unea antolatzeko. Izen emaitea hemen:https://forms.gle/J91HPEV7QNXXcj6f6