Denak gira bakegileak !
Frédéric Haramboureren baldintzapeko askatasunaren aurka agertu da berriro Fiskaltza Antiterrorista.

Frédéric Haramboureren baldintzapeko askatasunaren aurka agertu da berriro Fiskaltza Antiterrorista.

Gaur, Frédéric Harambouren hirugarren baldintzapeko askatasun eskaera aztertu du Zigorrak Aplikatzeko Auzitegiak (terrorismoaren aurkakoa).

Frédéric Haramboureren baldintzapeko askatasunaren aurka agertu da berriro Fiskaltza Antiterrorista.

Erabaki honekin, gizarte zibilak zein Euskal Herriko hautetsien gehiengoak lortu eta babestutako aurrerapenari uko egin eta Baionako fiskaltzaren iritziari entzungor egiten dio fiskaltzak. Uztailaren 24ko erabakiaren beha, Frédéric Haramboure askatzearen aldeko jarrera hartzera deitzen dugu Zigorrak Aplikatzeko Auzitegia.

Nicole Belloubetek Justizia ministeritza utzi zuen, euskal presoen auzia zintzilik utzita.

Justizia ministro berriari euskal gizartearen eta haren hautetsien borondatea entzun etq positiboki erantzuteko deia egiten diogu. Aginte publikoaren erantzukizuna da ziklo hau bukatzea eta euskal presoen egoerari irtenbidea ematea. Elkarrizketari berriro ekin behar diogu, eta euskal preso guztien giza eskubideen errespetua bermatuko duen agenda berria sortu.

Guztion mobilizazioa inoiz baino garrantzitsuagoa da, mobilizatzera deitzen dugu gizartea!

Heriotzerainoko kondena betetzea ? 30 urte nahikoa da! Xistor, Jakes eta Ion askatu!

Irailaren 19an, mobilizazio-eguna.