Denak gira bakegileak !
Frédéric Haramboure erabakia & mobilizazioa uztailaren 25an.

Frédéric Haramboure erabakia & mobilizazioa uztailaren 25an.

Heriotzeraino kondena bete ? 30 urte aski da! Xistor askatu ! lelopean, uztailaren 25an mobilizazio bat antolatzen dugu 11etan Senpereko sarreretan diren bi itzulguneetan. Ikus azpian xehetasunak.

Uztailaren 9an, Frédéric « Xistot » Haramboureren baldintzapeko askatasunaren aurka agertu da berriro Fiskaltza Antiterrorista. Erabaki honekin, gizarte zibilak zein Euskal Herriko hautetsien gehiengoak lortu eta babestutako aurrerapenari uko egin eta Baionako fiskaltzaren iritziari entzungor egiten dio fiskaltzak. Uztailaren 24ko erabakiaren beha, Frédéric Haramboure askatzearen aldeko jarrera hartzera deitzen dugu Zigorrak Aplikatzeko Auzitegia.

Nicole Belloubetek Justizia ministeritza utzi zuen, euskal presoen auzia zintzilik utzita.

Justizia ministro berriari euskal gizartearen eta haren hautetsien borondatea entzun etq positiboki erantzuteko deia egiten diogu. Aginte publikoaren erantzukizuna da ziklo hau bukatzea eta euskal presoen egoerari irtenbidea ematea. Elkarrizketari berriro ekin behar diogu, eta euskal preso guztien giza eskubideen errespetua bermatuko duen agenda berria sortu.

Mobilizazioaren xehetasunak :

Ordua: 11h

Netto supermerkatua ondoan den itzulgunean: BABko, entrekostako eta barnekaldeko jendeak.

Xisterra duen itzulgunean : Hego Lapurdiko jendeak.