Denak gira bakegileak !
Ekainaren 27ko mobilizazioaren aholku teknikoak

Ekainaren 27ko mobilizazioaren aholku teknikoak

Hona, ekainaren 27ko mobilizazioaren aholku teknikoak

– 10:30etatik goiti, Donibane Lohitzuneko hilen monumentuko plazan (geltokiaren ondoan), Harrera gune bat instalatua izanen da. Han petoak, ur boteilak banatuak izanen dira eta mobilizazioaren antolaketari buruzko azalpenak emanen. Goiz jitea galdegin dugu parte hartzaile guzieri.

– 10:30-11:10 Giza katearen antolaketa. Osasun aholkuak kondutan hartuz osatuko da giza katea. Metro bateko espazioa bermatuko da parte hartzaile guzien artean, eskuak ez ditugu emanen eta aholkatzen dugu maska batekin etortzea.

– 11:10-11:30 Giza katea. AHAL BEZAIN ARRABOTXA EGIN DEZAGUN, ekarri zurekin kasola edo beste…

– 11:30 Taldeka eta beti osasun neurriak errespetatuz, Louis XIV plazara joanen gira hitz hartzearentzat. Han bertan ere, hitzartze denboran, plaza guziaren espazioa baliatuz, metro bateko distantzia errespetatuko dugu.

IZAN LAGUNTZAILE : https://forms.gle/RaskaiMxNEHwg6hw6