Denak gira bakegileak !

DEIALDIA

NE FAISONS PAS BEGAYER L'HISTOIRE

ORAIN PRESOAK

ORAIN PRESOAK , URTARRILAREN 11an berriz karrikara!

Milaka ginen jadanik iaz, blokatua zen egoera batetik ateratzeko. Mobilizazio azkarrari esker eztabaidak berrabiatzea lortu zen eta urrats garrantzitsuak eman dira 2019 urtetan zehar. Presoen hurbilketarekin eta DPS estatutua kentzearekin, kasik lehen fasearen bukaeran gira, salbuespen neurrien bukaeran.

Baina helburutik urrun gira oraindik. Kondenen aplikaziorako epaileak Euskal Herriko testuinguru politiko berriaz ohartzen hasi badira ere, eta Xixtor Haranburu, Lorentxa Beyrie edo Ibon Fernandezen kasuan bezala baldintzapeko askatasun eskaerei baikorki erantzuten hasi badira ere, gobernuaren ardurapean den ministerio publikoak sistematikoki helegitea aurkezten du, deus ez dela aldatu argudiatuz… Jendartearen engaiamenduari eta Euskal Herriaren adimendu kolektiboari irri egitea da hori !

Baionan izanen gira ministerioarekiko dugun haserrea adierazteko, eta gobernuari jarrera aldaketa bat eskatzeko. lurralde baten bakerako borondatea – eta borondate hori adierazten duten ekimenak – mendeku nahiaren eta iraganean blokaturik egoteko nahikeriaren gainetik izan behar dira!

Etapa berri bat abiatu behar da. Egitear gelditzen denak ez du egindako bidea estali behar, balioaz ohartzen gira. Baina egina izan denak ez du egitear den bidea estali behar. Ez da Bake prozesu iraunkorrik presoak baldin badira! Gatazkaren konponbiderako mekanismo guztiek, munduan zehar, presoen libratzea bermatu dute, prozedura berritzaileei esker. Zentzu horretan, justizia trantsizional bat ezarri behar da plantan Euskal Herriarentzat, biktima guztiek justiziarako, egirako, erreparaziorako eta berriz errepika ez dadin duten eskubidea bermatuko duena.

Baionan izanen gira presoei, kartzela ez den beste perspektiba bat emanen dien bigarren fase hori martxan ezartzeko. euskal jendartearen engaiamendua ez da ahulduko prozesua bururaino joaten ez deno, bururaino !

Macron presidenteak 2019ko maiatzean Biarritzera etorri zenean adierazi zuen « Euskal Herria eredugarria da niretzat gatazkaren konponbidean eta armetatik ateratzeko bidean. (…). Estatuaren eginbeharra da mugimendua sustengatzea. Ez dugu historia errepikatu behar, lagundu behar da ». Ele ederrak sinesten dituenak engaiatzen ditu, eta lehenik eta behin ahozkatu dituztenak ditu engaiatzen!

Baionan izanen gira hau adierazteko : «hitza hitz ! ez dezagun historia errepika ! » ez dugu etsiko ele eder horiek errealitate bihurtu arte !

Urtarrilaren 11n, gure haserrea, deliberamendua, gure anbizioa modu berean adieraziko ditugu Baionan eta Bilbon : gatazkaren ondorio berak pairatzen ditugu ; bake prozesu bera elikatu nahi dugu ; modu berean adierazi nahi diegu Paris eta Madrili.

Aniztasun handienean, bake justu eta iraunkor bat nahi dugulako, konbentziturik presoen gaiak ez diela kalte egiten biktimei, baionan izanen gira parisekin eztabaida berrabiatzeko. tematurik eta esperantzaz beterik, presidenteari oroitaraziko diogu ele ederrek ekintzak eskatzen dituztela.