Denak gira bakegileak !
David Pla-ren atxiloketa

David Pla-ren atxiloketa

Dabid Pla Martin, euskal preso ohia eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren bozeramaile ohia, atxilotu egin zuten gaur goizean Hendaiako polizia-etxean, kontrol judizialaren baitan sinatu ondoren, bere aurkako Euroagindua betetzeko zain zegoela. Euroaginadua Parisko Instrukzio Ganberak 2019ko azaroaren 20an onartu zuen. 2019ko abenduaren 18an, David Plak egindako errekurtsoari kasazio gorteak uko egin zuen.

Euroagindu hori 2011n jarri zen abian, eta nofikatua izan zitzaion 2019an, 2008ko apirilean Landetan ustez, ETAko bi kide klandestinorekin, izan zen hitzordu bateri buruzko akusazioengatik. Frantzian atxilotuta, 2010eko apirilean, arrazoi beragatik, David Pla aske utzi zuten 4 egun geroago, kargurik gabe. Ikerketak frogatu zuen, hain zuzen ere, ezin zela Landetan egon aipatutako datan. Emandako epaiaz geroztik, Hendaiako Udalak (David Pla bizi den tokian) aho bateko laguntza-mozioa bozkatu zuen. Bere abokatua den Xantiana Cachenaut Espainiak duen jarrera salatzen zuen lehen momentutik; besteak beste, Espainiak 2011n emandako euroaginduaren egilea (Espainiako Auzitegi Nazionalean magistratutako epailea) Espainiako Barne Ministroa besterik ez dela nabarmenduz.

Bake Bidea eta Bakegileek, David Pla Martinen atxiloketa eta neurrigabeko kartzelaratzea salatzen ditugu, eta azken hau aske uzteko eta bere senideekin egoteko behar den guztia egitea eskatzen dugu.

Agintari politikoei gogorarazi nahi diegu joanden urtarrilaren 11an, 10.000 pertsona ginela, tendentzia desberdinetako hautetsiak, baita esparru desberdinetako eragileak, Emmanuel Macron Errepublikako Presidenteari gogorarazteko , ez dela historia errepikatu behar, eta bere hitzak ekintzak bilakatu behar direla.

Bake Bidea eta Bakegileek, antolatuak diren mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu.