Denak gira bakegileak !
Covid 19 eta Justizia Ministerioaren ordenantzak.  Zer ondorio dituzte euskal presoentzat?

Covid 19 eta Justizia Ministerioaren ordenantzak. Zer ondorio dituzte euskal presoentzat?

Asteazken honetan egindako adierazpenetan, Nicole Belloubet Justizia Ministroak ateak itxi dizkio Covid-19 birusarekiko arrisku gehien izan dezaketen euskal presoen irteera aurreikuspen guztiei. Izan ere, ordenantzak aplikazioan baztertu egiten ditu terrorismoaren aurkako legeen esparruan kondenatutako pertsona guztiak. Beste behin ere, zigorrak egokitzeko aukera guztiak baztertzen dira euskak presoentzat.

Baina, gaur, 37 euskal presoen artean (29 gizon eta 8 emakume), 5 euskal presok (Jakes Esnal, Jon Gurutz Maiza Artola, Josu Urrutikoetxea, Jon Parot, Frédéric Haramboure) 65 urte baino gehiago dituzte, eta horietatik 3k (Maiza Artola, Haramboure, Urrutikoetxea) patologiak dituzte, eta arriskupean jartzen ditu birus honen aitzinean. Ibon Fernandez Iradik berriz, esklerosi anizkoitza du eta oraino kartzelan da. Preso horiek eegoera honetan mantenduz, poderea suarekin jolasten ari da.

Euskal presoen egoera neurri horien aplikazio-eremuan sartu behar zen. Ez dugu diskriminazio hau onartzen, eta eskatzen dugu guztiontzako eskubidea aplika dadila, egoera guztietan! Preso horiek askatu egin behar dira.

Salbuespen-neurrien amaiera eta Fiskaltza Antiterrorista Nazionalaren (PNAT) itzala

Euskal presoen bazterketa kontraesanean dago Euskal Herriko ordezkaritzak eta Justizia Ministerioak duela bi urte balioztaturiko ibilbide-orriarekin.

Berriro ere berresten dugu, ezinbestekoa da euskal presoei salbuespenezko neurrien aplikazioarekin bukatzea. Euskal presoei askatasunerako eskubidea aplikatu behar zaie, baita eri diren presoei zigorra kendu ere. Izan ere, baldintzapeko askatasunerako eskubidea aplikatuta, posible izango litzateke Lorentxa Beyrie, Jon Parot, Frederic Haramboure eta Ibon Fernández Iradi beren hurbilekoen artean egotea, populazioa erabat konfinatuta dagoen une honetan.

Gainera, terrorismoaren aurkako lege berrien esparruan, atzerritarrak (beraz, Frantzian kartzelaratutako euskal preso gehienak) baldintzapeko askatasuna eskatzeko aukera guztietatik kanpo geratu ziren. Konstituzio Kontseiluak konstituzioaren kontrakotzat jo zuen, Alaitz Areitio euskal presoari loturiko prozeduraren ondotik. Berantenez, urriaren 20an geldituko da aske.

Fiskaltza Antiterrorista Nazionalaren eginkizuna berriz ere aipatu behar dugu. Azken hilabeteotan, Fiskaltza Antiterrorista Nazionalaren jarrera mendekatzailea izan da eta horren ondorio suntsitzaileak salatu ditugu, Frédéric Haramboure, Ibon Fernandez eta Lorentxa Beyrieren egoera dela eta, oraindik kartzelan daude, Fiskaltza Antiterrorista Nazionalaren deien ondotik, askatzeko lehen erabakia ezeztatuz.

Apirilaren 9an jakinaraziko da Jakes Esnalen baldintzapeko askatasunaren eskaeraren erabakia. Eskaera hau onartzea eta Fiskaltza Antiterrorista Nazionala Euskal Herrian izandako aldaketa historikoaren mailan egotea eskatzen dugu.

Jakes, Jon, Xistor, Gurutz, Ibon eta Josu berehala askatuak izan daitezela!

Eta, azkenik, behin betiko salbuespenezko neurriekin bukatu dadila!