Denak gira bakegileak !
Bake prozesuaren sabotairi ez !  Macron jauna: historia ez errepikarazi !

Bake prozesuaren sabotairi ez ! Macron jauna: historia ez errepikarazi !

Ekainaren 23an, asteartea, beste garai bateko epaiketa batera bidali gintuen Parisko Auzitegi Korrekzionalak. Euskal gizarteak bultzatutako bidea eta aurrerapen guztiak alde batera utzita, Parisko Auzitegi korrekzionaleko epaileek Mikel Barrios kartzelaratzea erabaki zuten, PNATren (Parkete Nazional Antiterrorista) jarrerarekin bat eginez.

Ostegun honetan, ekainaren 25a, Jakes Esnalen baldintzapeko askatasun eskaeraren audientzian, epaileen eztabaida eta jarrera, fiskaltza orokorra eta lehen aldiz aurkeztu den parte zibilen abokatua, Jakes Esnalen baldintzapeko askatasunaren kontra aurkeztu ziren. Jakes-ek 69 urte ditu, eta 30 urte baino gehiago bete ditu espetxean. Irailaren 24an jakinaraziko digute deliberoa baina guk, Jakesen baldintzapeko askatasuna onartzea eskatzen dugu!

Mobilizazio handiak izan arren (besteak beste, 10.000 pertsona -hautetsi kopuru anitza tartean- urtarrilaren 11n Baionan) eta nazioarteko, Frantziako eta Euskal Herriko sustenguak ugaritu arren, logiziela aldaketa ez da gertatzen. Alderantziz, zigor eta mendeku begiradek gaina hartu dute arrazoinamenduari baita, euskal gizarteak sufrimendu guztiak ezagutzeko eta biktima guztiei laguntzeko behar dituen mekanismoari.

Astelehen honetan, Jean-René Etchegaray, Frédérique Espagnac, Max Brisson, Michel Berhocoirigoin eta Anaiz Funosas, Pariseko Justizia Ministeritzan ginen Euskal Herriko delegazioaren* izenean. Delegazioko pertsona bakoitza exprimitu da, azken 3 urte hauetan erraikitzen den bideaz zein bake prozesua aurkitzen den kintar txarraz alarmatzeko :

– Parketearen jarrera, epaileen erabaki guztiekiko onartezina da, jarrera honek bake prozesua oso arriskuan jartzen du.

– 30 urtez baino gehiago preso dauden hiru presoen egoera; gaur egun libre izango ziren Espainian epaitu izan balira Espainian egindako egitateengatik.

– Ordezkaritzak argi eta garbi adierazi zuen egungo blokeoa gainditu beharra dagoela, prozesuaren sinesgarritasuna jokoan baitago. Tonua irmoa eta larria izan da.

Gure solaskideek arretaz entzun gaituzte, baina euskal presoei buruzko politika penalean norabidea aldatuko luketen hitzak ez ditugu entzun. Bilera hori beharrezkoa zen. Berehala ikusiko dugu erabilgarria izan den.

Fillon kasua dela eta, Justizia Ministroak , asteazken goizean hau esan zuen France 2 katean :

“Gure sistema frantsesean, sistema hierarkizatua da fiskalentzat. Zergatik? Gobernuak nazioaren politika zehazten duelako, beraz, politika penala. Nik zehazten dut politika penala lehen ministroaren agintepean, erantzukizun politikoa dugula Legebiltzarraren aurrean. Beraz, jarraibide orokorrak emaiten ditut fiskal orokorrei, gero eragina izan dezaten. »

Zergatik ez da egiten euskal gaien tratamenduan? Zergatik ez dago jarraibide orokorrik Euskal Herrian egoera aldatu dela ohartzeko? Bake prozesua hasi dela eta sustatu behar dela?

Ez al litzateke izango gaur 2011ko urritik hasitako bake prozesuari laguntzeko benetako bidea ?

Orain, ziklo baten amaieran gaudela dirudi. Hasitako prozesua amaitu arte, estrategia berri bati ekin beharko diogu. Ez bideari berriro ekiteko, bide hori oztopatzen duen horma hausteko baizik.

Elkarrekin, aniztasuna eta osagarritasuna errespetatuz, erronka horri egingo diogu aurre: ez dugu beste aukerarik.

Ekainaren 27an, larunbatean, Donibane Lohizunen mobilizatzera deitzen dugu berriro euskal gizartea.

*Oroitzeko, hona hemen Euskal Herriko delegaritzaren osaketa : JEAN-RENÉ ETCHEGARAY, Euskal Herriko Herri Elkargoko Lehendakaria eta Baionako auzapeza (UDI) ; VINCENT BRU, Pirineo Atlantiketako Diputatua (Gehiengo presidentziala) ; FRÉDÉRIQUE ESPAGNAC , Senataria eta Akitania Berriako lurralde kontseilaria (PS) ; MAX BRISSON, Pirineo Atlantiketako Senataria eta Biarritze eslkualdearentzat departamenduko kontseilaria (LR) ; EMILIE DUTOYA, Akitania Berriako lurralde kontseilaria (PS) ; ALICE LEICIAGUEÇAHAR, Akitania Berriako lurralde kontseilaria (EELV) ; MICHEL VEUNAC, Euskal Herriko Herri Elkargoko lehendakari ordea, Akitania berriako lurralde kontseilaria eta Miarrizteko auzapeza (Modem) ; KOTTE ECENARRO- Euskal Herriko Herri Elkargoko lehendakari ordea, Hendaiako auzapeza eta Hendaia Hego kosta eskualdearentzat departamenduko kontseilaria (PS); ALAIN IRIART, Euskal Herriko Herri Elkargoko Lehendakari ordea eta Hiriburuko auzapeza (EHBAI) ; LUCIEN BETBEDER, Auzapezen Biltzarreko Lehendakaria eta Lekorneko auzapeza ; MICHEL TUBIANA, Giza Eskubideen Ligako Ohorezko lehendakaria eta Bakegilea ; ANAIZ FUNOSAS, Bake Bideako lehendakaria ; MICHEL BERHOCOIRIGOIN, Bakegilea ; JEAN-NOËL « TXETX » ETCHEVERRY , Bakegilea.