Denak gira bakegileak !
8 Bakegile berriek azaltzen digute zergaitik urtarrilaren 11an manifestaldian egonen diren.

8 Bakegile berriek azaltzen digute zergaitik urtarrilaren 11an manifestaldian egonen diren.

Giza eskubideak.

Hemen bildu gara, René CASSIN, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren idazlearen etxe aitzinean. Bake prozesuaren helburuak, elkar bizitzak, ez dezake beste jarraldirik izan, Giza Eskubideen errespetua denetzat baino. Eta Euskal Herrian, gaur egun, Giza Eskubideen errespetuak, bake prozesuko osagai bakoitza eta guztiak elika ditzagun beharresten du. Horietan beraz, osagai minberenak eta delikatuenak ere. Presoen dosierra horietako bat da.

Hastetik, Adierazpenaren lehen artikuluak honela dio : « Gizaki guztiak aske eta duintasun eta eskubide berdinekin sortzen dira ». Hori da beraz pertsona guztiak lotzen dituen nortasuna. Bakoitzaren bizitzako gorabeherak baino azkarragoa da, printzipio hauen kontra joan daitezken ekintza guztiak baino azkarragoa da ere. Bakoitzaren ibilbidea dena izanik ere, perspektiban ezarri behar den tunelaren bukaera da, denentzat.

Euskal Presoak, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren lehen artikulu honen muinean daudela deritzogu. Eta hori hala dela berresten dugu, bake prozesu baten testuinguruan motore baitira. Presoak, kartzelara eraman dituen beste alternatiba batean, beste ibilbide batean direla gaur egun deritzogu. Desmartxa horrek, presoak kondenatuak izan diren zigorrak egokitzera eraman behar gaitu denak. Herritarrak, hautetsiak eta podere publikoa, denak. Zentzu hortara doa urtarrilaren 11ko manifestazioa eta zentzu hori eman nahi diogu gaur René CASSINen etxean burutzen dugun ekimen honi.

Erran gabe doa, biktima guztiak libreak eta berdinak direla duintasunean eta eskubideetan. Zor diegun lehen onarpena, lehen egia da.

Bakegile berriak ditugu gaur gure artean. Giza Eskubideen Adierazpenaren lehen artikuluarekin bat egiten duen Euskal Herriko hiritar oro, urtarrilaren 11ko manifestazioan parte hartzera gomitatzen dugu.

Ikusi deialdiak :

Jacques SIOUGOS, Ipar Baionako biztanlea, alokatzaileen defentsarako komitearen kidea.

Philippe Mayté, Historia erakaslea eta ikastetxe Zuzendaria.

Pascal Dejous, Hezkunde Nazionaleko Ohorezko ikuskatzailea.

Agnes Sallaberry, Laboraria Burgue-Erreiti-n.

Elorri Amestoy, Medikua Baionako ospitaleko larrialdi psikatriko zerbitzuan.

Sarah eta Fabian Feldmaan,munduko herritarrak. L’impertinent jatetxea.

Laurent BERNAYS, Bakearen aldeko aktibista eta agroekologian animatzailea.